Fibra optikoa hitzemana zauku etxe guzietan 2023-ko

11/08/2019

Obrak bidean direla lekuko, ostegun huntan Izpuran instalatua izan da NRO edo Fibra optika bideratzeko korapilo bat. Tresna haundi bat, garabi baten laguntzarekin pausatua izan dena, Donibane Garazitik Donazaharrerako bidean, Intermarché saltegia baino lehensago. Tresna horri lotuak izanen dira 20 herri. Hemen entzungai : Annick Trounday departamenduko kontseilariaria,  Alain Parrot, Fibraren hedapenaz arduratzen den TDH 64 egiturako arduraduna, eta  

Eiheralarreko aupzapeza den Erramun Minondo