Frantziako mus xapeldunak Garaztarrak ditugu aurten!

2019-04-23

Frantziako mus xapeldunak Garaztarrak ditugu aurten! Battitta Lapeyre, 88 urte eta Ellande Idiart, 82 urte

Finala ereman dute bi Baigorriar gazteen kontra atzo Ilarren: Xabi Alkasena eta Aitor Atchoarena.

Bi mantxa berdin zirelarik, azkena ttantto bakar baten abantailarekin trenkatu dute. Battitta Lapeyre xapeldunak erran dauku biziki kontent zela bere atzoko egunaz.

 

Emazteen xapelketan, xapeldun: (Hazparne) Cathy Lavy – Nicole Novion.

Gazteen xapelketan: (Mugerre) Joana eta Elena Maitia.