Garazi Baigorriko Credit Agricole bankuaren biltzar nagusia otsailaren 10ean

2020-02-06

Garazi Baigorriko Credit Agricole bankuaren biltzar nagusia heldu den astelehenean iraganen da, Otsailaren 10ean, goizeko 10 orenetan, Izpurako Faustin Bentaberri gelan.

Credit Agricoleko bezeroak bainan ere interesatu guziak gomit dira, jakinez urte guziz bezala, lurralde huni lotu gai bat jorratua izanen dela. Aurten, transizio ekologikoa izanen da eta gomita desberdinek hitza hartuko dute. Xexil Crouspeyre, Lekuko Credit Agricole-ko presidenta.