Garazi en Rose ekitaldiak lagundu elkarteen artean : Soum de Toy elkartea

10/07/2019

Giro eta aro ederrarekin iragan da Garazi en Rose lasterketa igande  goizean, D.Garazin. Bularreko minbiziaren kontrako hilabete arrosaren karietara bi ibilbide proposatuak ziren Donibaneko Garaziko karriketan 7 edo 10 kilometrokoa. 1 500 emaztek parte hartu dute lasterka edo urratsean, bainan beti elkar sustengatuz. Merkatu estalian ziren mahainetan, aurten lagunduak ziren elkarteak ezagutu ahal izan dituzte, “Life is Rose”, “Segi Antton” eta “Soum de Toy”. Azken hunen ezagutza egiten dugu