Garazi en rosen, bularretako minbiziaren sentsibilizazio ekitaldia

2017-10-09

Aroa alde zuten atzo, Donibane Garaziko karriketan ibili diren 1200 emazteek. Garazi en Rose ekitaldia molderik hoberenean iragan da

Bularraren minbizia ukan dutenak, hauen haurride eta lagunak, edo sustengu bat ekarri nahi zutenak, larrosa kolorez estali dute Donibaneko hiri barnea. Atzoko eguna biziki emankorra izan da, 15 625 euro bildu baitira « Life is rose » elkartearen alde ! Jaz baino 2 milako bat gehiago !

15 625 euro bularraren minbiziaren kontrako ikerketarentzat , eta hauetaz gain , beste hain bat elkarte eta enpresek ere egin dute heien diru ekarpena , arta sustengatzaileen laguntzeko.