Gaualdi bat ostiral huntan Jutsin, Romain eta Paxkal, uda huntan Cauterets-n ardiak hilik ukan dituzten Oztibartar artzainen sustenguz

10/17/2019

Jutsiko elizan lehenik, aratseko 9 ontan, Kantaldia Menditarrak eta Oilarrak taldeekin.Ondotik dantzaldia  ezker paretan Holako taldearekin. Gaualdi hortarat jinen da lekukotasuna emaiterat Jean Baptiste Larzabal, Hautes Pyrénnes eskualdeko, Arcizans-Dessus herriko auzapeza.

Prefeturak laguntzak hitzeman dizkie Romain eta Paxkal-i, “Predazioa” ezaguturik. Bainan agiri ofizialik ez dute zabaldu nahi, hartzak dituela ardiak erasotu baieztatzeko. Jean Baptiste Larzabal, Parke Nazionaleko eta marexal zerbitzuetako adituekin zen, Paxkal eta Romain-en ardi hilak aztertu zituztenean. Beretako ez da dudarik izaiten ahal. Hartza da hobenduna. Entzuten dugu