Gazte zahar elkarte berriak Garazi Baigorri eskualdean belaunaldien arteko trukaketa bultzatu nahi du

01/15/2021

Gazte Zahar elkarte berria da. Bultzatzaileak Donazaharren bizi diren Céline Etxeverria eta Céline Aguerre dira.
Elkarte honek Garazi Baigorri eskualdean belaunaldien arteko trukaketa bultzatzeko xedea du.

Elkartearen ezagutza egiteko, eta haien inkesta edo galdaketari ihardesteko, Gazte Zahar Facebook orrialdera joan zaitezkete. Harremanetan sartzeko: gazte.zahar@gmail.com helbide elektronikorat idatz dezakezue.

Céline Etxeverriarekin mintzatu gira.