“Gure lurra” Michel Etxeverryren 28. diskoa da

2021-01-06

“Gure lurra”. Huna Michel Etxeverry kantariaren azken diskoaren izena. Joan den abendu erditsutan plazaratua Agorrila argitaletxearekin. Heletarraren 28. lana da eta kantu gehienak euskaraz dira. Imanol Larzabalen “ Baionatik Bilbora” berriz hartu du adibidez. Baina kantu berriak ere baditu, hara nola Etxegarai Kardinalaren omenez berak idatzitakoa edo ere “Gure Lurra” diskoaren izena duen kantua, Itxaro Bordarena. Michel Etcheverryk disko berriaren aurkezpena egin dauku.