Hazien etxe bat Ipar Euskal Herrian ?

10/16/2019

Baratzezain edo partikular, ostiral huntan hazien etxe bat sortzeko manera baden hemen, eztabaidatuko da Izurako Haize Berrin, ostiral aratsaldearekin. BLE elkarteak du proietua bultzatu nahi. Uda huntan , ikasle gazte bat hartu dute ikastaldiz, Eskualde mailan jadanik sortuak diren egituren itzulia egiteko, eta holako proietu bat Ipar EH-an bultzatzen ahal den aztertzeko. Romane Guillot deitzen da ikaslea. Eta bere azterteketaren emaitza aurkeztuko du ostiral huntan, Izurako Haize Berrin. BLE elkarteko Jon Harlouxet-ek eman dauzkigu xehetasun guziak.