Herri elkargoak laborantzako sos laguntzak banatu ditu

2021-01-14

Domintxineko Mathieu Etxegarai laborariak 4 500 €-ko diru laguntza jaso du sagartze eta gaztainondoen landatzeko. Behi haragietakoekin lan egiten du eta osoki autonomoa da.

Mahastigintzan instalatu nahi duen lagun batekin abiatzen du abentura. Sagar ondoak manera bereziz landatuak. Euskal herriko laborantza ganbarak lagundu ditu eta bildutako laguntza proiektuaren ehuneko 40a da.