Hesiekin Zalikartetik geltokira doan pasaia kondenatzeaz gain, alanbrea gehitu berri du SNCF-k

2021-05-03

Zalikartetik Donibane Garaziko geltokira doan pasaia kondenatzeaz gain hesi batzuekin, alanbrea gehitu du hesiaren gainekaldean baita oinean ere SNCF enpresak Hesiak ematerakoan jadanik herritar talde batek erakutsi zuen bere ulertezintasuna, erranez tren gutti pasatzen zela eta alderantziz jende ainitzek erabiltzen zuela pasai hau. Informazio bila eta jakiteko jakinean zenez, Donibaneko auzapeza den Laurent Inchausperengana joan gira.

Harri batez bi xori, okasioneaz baliatu gira Laurent Inchausperi informazioak galdegiteko Edouard Maiteren defentsa hartzeko idatzi duen gutunaren inguruan, Agusti Waltary-renganik kritikak jaso baititu Edouard Maitek.