Hetsialdi denboran yoseikan Budo kurtsoak etxetik eta urririk, Amets Yoseikan Budo elkartearekin!

2020-11-18

Yoseikan Budo kurtsoak etxetik eta urririk!

Hori da Amets Yoseikan Budo elkarteak proposatzen duena hetsialdi denboran. Zoom aplikazioaren bitartez segitzen ahalko dituzue kurtsoak, irakaslearekin harremana ukanez. Klasean ostiralero iraganen dira arratsaldeko 7etan.

Kurtsoetan parte hartzeko aski duzue Amets Yoseikan Budo facebook orrialdera joatea eta hor ukanen dituzue Zoom hitzorduak eta behar diren pasahitzak.

Gorka Perez, elkarteko kideak xehetasun gehiago eman dauzkigu.