Hilabetea barne, Garazi eta Baiona arteko trein ordutegi berri bat plantan jarriko da

2019-11-25

LAB sindikata eta Garazi aldeko trein erabiltzaile batzu damutzen dira ordutegi berriek ez baitute funtsezko aldaketarik ekarriko. Ez aski hasteko, autoaren ordez, treinaren erabilpena sustatzeko. Bi trein gehiago adostu dituzte Kanbotik Baionara goizetan. Zergatik ez trein horiek abiarazi Garazitik? Lehenik entzungai Stéphanie Mariacci trein baliatzailea. Gero Jeronimo Prieto, SNCF-eko langilea LAB sindiktukoa .  Eta ondotik Eskualdeko hautetsi den Mathieu Bergé-k ez baititu ohar horiek onartzen.