Hiru zitxun komedia ikusgarria Ainiza, Gamarte eta Lakartarrek eskainiko dute agorrilaren 23 eta 30an.

2019-06-25

Gauazko ikusgarri huntan 140bat herritarrek parte hartzen dute antzerkian, kantuan edota dantzan. Ixtorioa egiazko gertakari batean bermatu da. 1970 urte inguruetan 3 herrietako ordezkariek nahi ukan zituzten 3 herriak elkarretaratu bainan ur ixtorio baten gatik proiektua etzen egin. Lekorneko Jean Mixel Noblia-k du ikusgarria idatzi 3 herriak biltzen dituen hiruak bat kultur elkarteko kideen laguntzarekin. Kantu eta dantza sorkuntzak 3 herrietan diren idazle eta musikari trebeek egin dituzte. Joan den ostirale arratsean atelier ezberdinen lana aurkeztua izan da herritar eta prentsari ikusgarriko zati batzu eskainiz. Domeka Zubeldia kantuen zuzentzalea, antolaketa orokorrean ari den Maialen Duguine eta Jean Mixel Noblia.

Ikusgarria agorrilaren 23 eta 30an arratsez Ainizan, Monjoloseko EHLG ko plazan.