HIRUNESK’AS, erizain laguntzaile hirukoteak, Martinikan egiten den Raid des Alizées-an parte hartuko du

2021-04-15

HIRUNESK’AS deituriko erizain laguntzaile hirukotea, Martinikan egiten den Raid des Alizées-an parte hartzeko hartua izan da. Aldudeko Leire, Hendaiako Emilie eta Landesetako Juliette dira taldekideak.

Azaroan 4 egunez iraganen den lehiaketa hori nesken artean eginen da. Bizikleta eta kanoe proben bidez lortuko duten dirua, hautatu duten Baionako “HAURRERI” elkarteari emana izanen zaio. Leire Hualderekin xehetasunak.