Igandean bururatu da Baigorriko trinketeko Herriarena lehiaketa

2019-11-05

Philippe Bielle eta Battitta Ducassou-k irabazi dute finala, Mathieu Ospital eta Ximun Lamberti nagusituz 40/25. Gertakaria memento hunkigarri batekin hasi da, denek gogoan baitzuten Patrick Ozafrain pilotari zena eta minuta bat eskuzarta edo txalo egin baita bere orhoimenez. Pantzo solastatu da, Jean Marc anaiarekin