Iholdiko Goxa Leku adinekoen egoitzak 10 urte ospatzen ditu !

11/22/2019

10 urte ideki dela ; eta bide egin duela ere erran ditaike. Gaur egun 58 leku kondatzen ditu, beste 12 leku eguneko egonaldientzat eta epe laburreko beste 4 ganbara. Iholdiko herri ttipian eraiki zelarik, parioa ez zen baitezpada aitzinetik irabazia, holako egitura batek diru zama handia galdegiten baitu. Bainan gaur egun ganbara guziak okupatuak dira, xoko huntako jendeekin, eta lanpostu sortzaile ere izan da egitura. 10 urte eta larunbatean ate idekiak izanen dira. Besteak beste aurten egin duten baratze ederraren bisitarekin. Hemen entzungai : Anne Marie Bruthé zuzendaria, Maialen eta Marguerite egonlierrak, Maialen Miremont animatzailea