Iholdiko Kaiet Barberarena laketzen da euskal xerri arrazako umeekin artzeaz

10/20/2021

KINTOA AOP-aren biltzar nagusia iragan da joanden astean.

Biltzar nagusia atera da xerri ume sortzaileak falta zirela.

Euskal xerri sailean postu inportantea da hori : arrazaren salbatzearen gakoa izaiteaz gain, urte guziez transformatuak diren xerrien kopuruaren gakoa ere da . Gaur egun 500bat zerrama dira, eta kopurua nahi lukete azkartu. Xerri sortze lan hortan ari da Iholdiko Kaiet Barberarena. Eta diru iturri segurra izaiteaz gain, plazer hartzen du lan hortan