Heldu den larunbatean, Parisen iraganen da manifestaldi haundi bat, « Pour que vivent nos langues » lemapean. Euskararen irakaskuntzaren alde direnak, bainan ere Okzitandar, Alsaziera edo Bretaindarra, hots hizkuntza guttituen irakaskuntza defendatzen dutenak bilduko dira Hezkunde ministeritzaren aintzinean, Jean Mixel Blanquer ministroaren erreformak salatzeko. Hauetan da, Baxoaren erreforma, aurten berean plantan ezarri dena. Eta ondorio ikaragarriak izan dituena Donibane Garaziko Navarre lizoean. 2 urtez, 4 aldiz ttipitu baita Euskara ikasgai gisa hartzen duten ikasleen kopurua. Amaia Boloki, lizeoko erakasle eta Euskara Geroan elkarteko kideak xehetasun guziak eman dauzkio Pantxikari.