Jaz auzia galdu, bainan aitzina segitzeko gogoa erakutsi du Etxarri kolektiboak bere Biltzar Nagusian

2018-06-21

Joanden urtean AFMR-en kontrako auzia galdu du kolektiboak, 8500 euro pagatu behar izan ditu, 5000 euro auzi gastuentzat, eta 3000 euro damu domaia AFMR-en irudia "zikintzea" gatik. Biltzar nagusian auziaz pundua egin da, eta galdera nagusia izan da segitu behar ote zutenez. Formakuntza sailean barnekaldean beharra badela ikusi eta, kolektiboak euskal hirigune elkargoarekin lan baten abiatzeko xedea du ; eta horren ondoan, zaintza lan bat ere ereman du, diru publikoa nola baliatzen den ikertzeko. Jean Marie Algalarrondo