Joaldun talde berri bat Arberuan

2021-12-02

Ibarrari bizitasuna ekartzeko, eta ibarreko herritarren arteko lotura gehiago izaiteko, duela zonbait hilabete arberuartar batzu bildu eta joaldun talde baten sortzeko ideia ukan zuten. 14 kide aurkitzen dira taldean ; talde ainitza da adin guzietako emazte eta  gizonak. Trabaketak hazpandar joaldun batekin egiten dituzte. Materiala haatik uztaritzeko joaldunek prestatu diete. Joareak eta artilea manatuak dituzte Iturgoienen. Hunen eskuratzeko artean, diru bilketa kanpaina bat abiatua dute, 6000 euroko materiala baita. Lehen hitz ordua igande huntan, sagarnotegi baskari batekin Ixturitze artetxean. Ane Morales