Joan den apirileko ondakinen bilketa erreforma ondotik, ondakinen kopurua ttipitu da Garazi Baigorrin

2018-09-06

5 hilabeteren buruan lehen bilan bat egin baitu Garazi Baigorriko lurralde eremuak.  Eta Lehenik, herritarrek hobeki berexten dutela ohartu dira, Claire Lataillade, Lurralde eremuko arduradunak zehaztu daukun bezala. Halere badira oraino hobekuntzak egiteko. Berezki, herritar ainitzek uste baitute erreforma lekuan eman denetik, gehiago ordaintzen dutela. Esplikatu behar baita herritar bakoitzak ezaugarri edo Badge delako bat baduela zikin untzien botatzeko. Ordaindu beharko dutelaren beldurrez, lurrean pausatzen dituzte zikin untziak. Bainan  ez da hala. urte zonbaitez berderen, ez da aldaketarik izanen