Joseba Erremundeguy elkargoko mugaz gaindiko harremanetarako ordezkariak, muga hesteari buruz aterabideak atxeman beharko direla azaldu du agiri batean

01/16/2021

Ostegunean Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide hetsi dira. Pirinio-Atlantikoetako prefekturak erabaki du hau terrorismoaren kontrako borrokaren arrazoipean. Egunerokotasunean Euskal Herri barnean mugitzen diren hainbat herritarrek gogorki pairatzen dute erabakia

Hetsi diren mugako bideak Hendaia eta Hondarribia lotzen dituen itsasoko joan-jinkaria; Hendaiako merkantzia zubia; Lizuniagako lepoa; Lizarrietako lepoa; Sarako bidea, Berruet bentaren heinean; Izpegiko lepoa; Aldudeko ibarra eta Iturzaetako lepoa dira. Prefeturak prentsari bidalitako agirian, bideen hesteaz ez da eperik azaltzen.

Egoera honen aitzinean euskal herritarrak bortxatuak dira beste bide batzuen hartzerat. Joseba Erremundeguy Euskal elkargoko mugaz gaindiko harremanetarako ordezkariak aterabideak atxeman beharko direla azaldu du agiri batean. Goiz honetako gure gomita zen.