Kabalentzat edo sukaldaritzarentzat, Arto gorria bere lekua egiten ari da Ipar Euskal herrian

2019-10-30

Astelehenean, Itsasun presentatu da « Arto Gorria » elkartea. Ekoizpen hunekin ari diren 13 laborari bildu dira elkarte hortan, industrialaren orde, tokiko edo etxeko haziekin egin arto mota horren berabiarazteko, hunen abantailetarik bat delarik hazi bera erabiltzen ahal dela urtetik urtera. Gainera lehenago kabalen bazkatzeko erabilia balin bazen ere gehien bat, ohartuak dira jendeentzat ere biziki goxo dela. Lehenik enbtzun dezagun Behauze Isakeniako Erramun Elixerri laborarioa ; eta Ondotik Irisarriko Artzain ostatuko Henri Ameztoi