Kirol eskeintza zabala proposatzen dute Aiziritzeko Gym toki kirol gunean.

2020-09-10

Gym toki kirol gunearen bortak pusatu ditugu, bizi dugun egoeran nola ibiltzen diren lanean jakin nahian, kirol munduan. Legeak ez dira zehatz zehatzak kirol gune itxientzat. Haien kasuan 7m karratuko eremua eskeintzen die pertsonaka beraz 30 jendetik 18ra apaldu behar izan dute kurtso kolektiboentzat. Muskulazio gelan ez da ber arazoa lekua handiagoa baita eta indibiduala. Aldiz kirolariek beren pasaia eta gero desinfektatu behar dute. Ber gauza aldagelentzat baliatu eta gero desinfektatu behar dute, tokian utzitako produktuekin. Kirol eskeintza zabala proposatzen dute, Aiziritzeko komertzio gunean baina lekuak mugaturik izanki izenak aitzinetik atxiki behar dira. Olivier Razenbaurekin solastatu gira.