Kirol munduko itzaleko laguntzaileak sarituak izanen dira Donapaleun

2019-10-10

Les paillou d’or sari banaketa antolatzen du Pauen kokatua den Nelson Paillou egiturak, ostiral hontan Donapaleun arratsaldeko 7etan St Louis antzokian. Gaualdi honen helburua, kirol elkarte desberdinetako itzaleko laguntzailen eskertzea da. Amikuzen izanki bertakoen presentzia azkarra izanen da, baina departamendu guzikoak ere saristatuak izanen dira. Manera goxoan iraganen da gaualdia musika, bideo eta giro onean. Kitorik da eta Panpi Laduche izanen da aurtengo gozaita. Olivier Vissieres, Nelson Paillou egiturako zuzendaria gurekin