La sociale filma ikusgai Donapaleun asteart arrats huntan.

2020-03-10

Erretreten erreformaren aurkako taldeak mobilizatzen eta informatzen segitzen du Amikuzen.

Sarri 20:30tan duzue hitzordua herri elkargoaren egoitzan Donapaleun, La sociale filmaren ikusteko. Filma honetan seguritate soziala nola plantan ezarria izan zen erakusten da. Horrez gain mobilizatzen segitzen dute, larunbat goiz guziz bilduz merkatu estaliaren plazan. Ondoko hitzordu nagusia martxoaren 31an izanen da. Xehetasunak eman dauzku Arno Aizaguerek.