Lander Garroren 2 urte 4 hilabete eta egun bat dokumentala Donapaleuko Saint-Louis zinegelan irailaren 24an

09/23/2020

Bi urte lau hilabete eta egun bat dokumentala Donapaleuko Saint-Louis zinegelan irailaren 24an ostegunarekin gaueko 8.30tan. Ondotik Lander Garro dokumental egilearekin solastatzeko parada izanen da. 90. hamarkadan intsumisioaren hautua egindakoen lekukotasunak biltzen ditu dokumentalak, non azken horiek beti intsumitu jarrera batean diren. Horrez gain familiakoen lekukotasunak ere bilduak dira. Maia Muruaga mintzatu da Lander Garrorekin.