Larunbatean Izpegin mugaren hestea eta presentzia militarra salatzeko 3. mobilizazioan 100 bat jende elkarretaratu ziren

02/22/2021

Haizeak azkar ufatzen bazuen ere, denbora ederrak lagundurik behar bada, bainan mugaren hestea salatzeko segur… 100 bat pertsona elkarretaratu ziren Izpegiko lepoan larunbat arratsaldean.

3 mobilizazioa zuten Baigorriar eta Baztan aldeko herritarrek deiturik, mugaren hestea eta Baigorrin den presentzia militar haundia salatzeko. Erramun Martikorena eta Jean Louis Laka elkarretaratzean ziren salaketa egiteko eta kantu pare baten emateko.

Baina hirugarrena izanikan ere, mobilizazioa ez da ahultzen ari. Hori azpimarratu dauku deitzaileetan zen Gilen Zaldunbidek.