Larzabaleko Ezpeletenia jatetxe ostatuak jabe berriak baditu eta urtarrilaren 25an berriz idekitzen da

01/20/2022

Larzabaleko Ezpeletenia ostatu jatetxean segida hartzen dute Maialen Karrikondo eta bere laguna den Jeremik. Heldu den asteartean (urtarrilaren 25an) idekitzen dute eta langileendako eguneko platak eskainiko dituzte besteak beste.

Duela 50 urte pasa Maialen Karrikondoren aitatxi eta amatxik eraiki zuten afera beren eskuetan hartzen dute eta badute proiektu frango.