Laxoa erakusteari lotuak, 4 mintzaldi antolatzen ditu Ospitalea zentroak

2020-09-23

Ondarearen egunak bururaturik, laxoa erakusteari lotuak 4 mintzaldi antolatzen ditu Ospitalea zentroak. Ostiral asteriz izanen dira hitzaldiak asteriko 7etan.

Lehen mintzaldia eskainiko du Evelyne Mourguy historialariak irailaren 25arekin, laxoa jokoaren historiaz Euskal Herrian. Urriaren 9an Pierre Sabalok mendi gune desberdinetan eramandako lanen arirat, bota luzeari buruz ariko da. Urriaren 16arekin Baztaneko Laxoa elkarteko kide den Tiburcio Arrastoak Nafarroan laxoa jokoaren egoeraz mintzatuko da. Gaur egungo zalantzak zoin diren eta geroari buruzko perspektibak zoin izan ditaizkeen azalduko ditu. Urriaren 30arekin Ander Ugarte pilota egileak zikloa hetsiko du laxoaren transmisioaz hitz eginez.

Hitzordu hauetarat hurbiltzeko izena eman behar da lekuak mugatuak direlakotz, deituz Ospitalea zentrorat: 05 59 37 97 20 edo helbide elektroniko huntarat idatziz ospitalea@le64.fr. Mintzaldi guzientzat sartzea urririk da. Horiek oro aipatu dauzkigu Anne Pagolak.