« Le stress est dans le pré » antzerkiak laborarien zailatsunak aipatzen ditu umore ainitzekin

2019-02-28

Martxoaren 6-an, Astezkenez, arratseko 8ak terditan, Izpurako Fauxtin Bentaberri gelan ikusten ahalko den antzerkia da. Izenburuak dion bezala, laborariek bizi dituzten arrangura eta zailtasunetaz da emanaldia, umorearen angelutik aipatuak. MSA asegurantza kutxa antolatzen du, Mikele BerhokoIrigoin

150 tokietarat mugatu dute ikusleen kopurua , beraz galdatua da izenak lehen bait lehen emaitea, Martxoaren lehena da azken epea eta bi zenbaki hauetarik batetarat deit ditaike hortarako : Edo 05 59 80 72 07 Edo 05 59 90 17 71