Lehen aldikotz Ttiki trail haurren lasterketaren irabaziak osoki Bankako La Rosée elbarrituen zentroari zuzenduak izan zaizkio

06/04/2019

Euskal Trail mendi lasterketak bururatu dira. Antolatzaileek bilan izigarri ona egiten dute aurtengoaz ; Sekulako jendetza bildu baita ostegunetik larunbaterat, 3200 lasterkarien sustengatzeko. Azpimarragarria, lehen aldikotz Ttiki trail , haurren lasterketaren irabaziak osoki elkarte bati zuzenduak izan zaizkiola. 2410 euro eskainiak izan zaizkio Bankako La Rosée elbarritu etxeari, haurrendako balneo terapia bainu untzi baten erosteko. Catherine Oteiza, La Rosée egiturako lehendakaria poztu da