Libre filmaren ondotik, Elkatasuna amikuzen elkarteak bere berri emanen du bihar

2018-10-04

Libre film dokumentala barnekalde huntan zabaltzen ari da ostegun huntan Donibane garazin 8’30tan eta ondotik solasa Cédric Herrou-rekin. Eta ostiralean Donapaleun eta ondotik solasa Elkartasuna amikuzen elkartekoekin. Elkarte hunek bi migranteer ongi etorria egin zeien. Geroztik beste migrante bat ere errezebitu du elkarteak, eta oraino familia bat etortzekoa da amikuzerat. Denen berri eman dauku elkarteko Frantxoa Fleury-k