Luhusoko Polliki dantza taldeak sortaz sorta ikusgarria aurkeztuko du uda huntan

2021-07-01

Luhusoko Polliki dantza taldeak sortaz sorta ikusgarria aurkezten du, eta emanen du hiruzpalau aldiz uda huntan barna. Ikusgarriak, udazkeneko zurrunbilotik edaten du, eta naturaren elementuekin loturan egin dituzte dantzak, baita musikak ere.

Lehen data, EHZan dute, eta ondotik, herriko besta ezberdinetan. Xania Marianne eta Amaia Mentaberrik proeiktuaren handik hunatak eman dauzkigute. Informazioak: Luhusoko Polliki dantza taldearen facebook orrialdean.