Maiorga kolegioko elebidun sailekoek “Pojet Europe” izeneko egonaldi bat hasi zuten atzo

03/05/2021

Maiorga kolegioko elebidun sailekoek “Pojet Europe” izeneko egonaldi bat hasi zuten atzo eta gaurko egunarekin bukatzen dute. Proiektuak, Europako toki ezberdinetatik datozen gazteak gomitatzea zuen xede, ikasleekin truka zezaten, bakoitzak bere kulturaz.

Maiorgara joan gira atzo, ikustera nola iragan zen. Ideia bultzatu duten bi irakasleekin egon gira hasteko, ondotik erasmus programari tiraka etorri diren ikasleekin eta bukatzeko Maiorgako ikasleekin.