Makeako Julen eta Bokaleko Leo haurren familien laguntzeko « Diego et ses potos » elkartasun besta eguna, urriaren 23an Hazparnen

10/16/2021

Citomegalovirus eritasuna duen Diego haurraren familiaren sustenguz, lehen elkartasun eguna antolatu zuen Hazparneko « Euskal Herriko semeak » elkarteak 2017an. Geroztik beste haur batzu lagundu ditu. Aurten Makeako Julen eta Bokaleko Leo haurren familien laguntzeko antolatzen du « Diego et ses potos » elkartasun besta eguna, urriaren 23an Hazparnen.

Urriaren 23ko bazkarirako, izenen emateko azken epea ibiakoitz huntan da (urriaren 16a). Xehetasunak « Euskal Herriko semeak »-en facebook orrialdean. Eric Barnetxe elkarteko kidearekin mintzatu gira.