Manex Erdozaintzi Etxart-en liburutegiko 300bat liburu amikuzeko mediatekan ezarriko dituzte, beste liburuen ondoan

09/17/2019

Urte bat et’erdi Manex Erdozaintzi liburutegia Amikuzeko mediatekatik ateraia izan zela eta Indar mintegian direla bertako liburuak gune baten zain. Gauzak izenpetzeko gelditzen badira ere, aterabide baten atarian dira herri elkargoa eta zabalik elkartea. 300 liburu ezarriko dituzte amikuzeko mediatekan beste liburuen ondoan. Gainerateko liburuak Bitiriñako bidean den ur sindikataren egoitzan utziko dituzte ; hau zabalik elkartearen egoitza izanen da ere, bilkura eta beste egiteko. Zabalik elkarteko Jean Mixel Poxulu