Manex Erdozaintzi Etxart gogoan joanden larunbatean Donapaleun

2019-09-30

Manex Erdozaintzi Etxart-en Hinki Hanka poema liburuaren irakurketa jarraikia egin dute 80bat presunek Donapaleuko Mediatekan. Manex Erdozaintzi Etxart sortzez Ibarlarra, euskalzaina, frantxixkotar frailea, duela 35 bat urte zendu zen. Donapaleuko Frantxixkanoen etxean egon zen. Liburu, artikulu eta beste, idatzi frango utzi zituen. Horien parte batek, ainitz eztabaden ondotik, ukanen du orai leku Amikuzeko Mediatekan. Amikuztar, familiako, frantxixkano lagun, bere olerkiak gostukoak dituztenak bildu dira. Hemen entzungai Eñaut Etxamendi, Xantxo Iturrioz, Piarres Erdozaintzi, Itxaro Borda eta Agurtzane Ortiz