Margolan kolektiboa egina izan da pasa den aste hondarrean Pagolan

2021-05-03

Duela 17 urte Pagolako plaza aldeko pareta batean egina izan zen “Didier etxerat, gudukatuz presoak etxera” margo koloretsua ordezkatua izan da pasa den aste hondarrean. “Honki jin” handi bat, erranaldi desberdinekin loturik hautematen ahal da orain.

Margolan hau duela 17 urteko ber ekiparekin egina izan da. Didier Aguerre aurten ateratzekoa da 20 urtez preso egon ondoan. Jean-Claude Aguerre entzungai.