Nafarroa errugbi taldea sasoin berriaren prestatzen ari da.

2020-09-02

Aitzineko sasoina bitxiki bururaturik, ez da segurra sasoin berria berriz abiatuko den Nafarroa errugbi taldearentzat. Nafarroako talde guziek kalifikatzeko xantza zuten baina covid 19aren ondorioz txapelketa guziak bertan behera uzteko galdea ukan zuten.

Sailkapenaren aldetik proposatua izan zaie federal 1era pasatzea. Batzuk prest baldin baziren federal 1era igaiteko, denen artean erabaki dute heldu den sasoina federal 2an jokatzea, zelaian irabaziz igaiteko helburuarekin. Arrangurak baldin badira sasoin berriaren abiatzeari begira, hala ere prestatzen ari dira. Lehen trebaketak uztailean hasi dituzte neurri zorrotzekin. Oraiko ustez, lehen partida buruilaren 13an  jokatuko dute Baigorrin, U Ath Gujan Mestrasen kontra.

Nafarroa osasun onean da, jokolari frangorekin. Batzu aurten berriz heldu dira. Xehetasunak eman dauzzkigu Jakes Salagoitik.