Nafarroak etxean, Donibane Garazin jokatuko du igande huntan lehen partida Gujan Mestrasen kontra.

09/11/2020

Errugbian, Federal mailako partidak berriz hasten dira igande huntan. Iazko sasoina ezin izan zuten bururatu, eta aurtengoa ere usaian baino berantago hasten da pandemiagatik. Errugbilariak presatuak dira txapelketa hunen abiatzeko. Bainan prest ote direa? Baietz erantzun dauku Mattin Brust Nafarroa taldeko jokolariak. Nafarroak etxean, Donibane Garazin jokatuko du lehen partida Gujan Mestras-en kontra. Mattin Brust entzungai Tomas Brillaxis-en mikroan.

Nafarroa / Gujan Mestras zuzenean segitzen ahalko duzuen partida igandean atsldeko 3 orenetan Euskal Irratietan. Baxe Nafarroko beste taldeari doakionez, Donapaleuk Hazparnen jokatzekoa zuen, bainan Kovid kasu bat badenez taldean, partida gibelatua da!