« Nere ametsaren gailurrean » izeneko dokumentala ostegun huntan Donapaleuko zineman

2019-02-28

Amikuzen untsa ezaguna den Fredo Arburuaren espedizioa kondatzen du dokumentalak .  Cho oyu 8000 metroko gailurraren igoeraren prestaketa eta ibilbidea kontatzen ditu, besteak beste Fredok hartu argazki edo bideo ederren bidez.

Ostegun hontan eta igandean izanen diren emanaldiak beteak direla jakinarazia izan zauku. Martxoaren 13an izanen da beste bat Donapaleun, eta gero inguruko zine geletan ere ibiliko da