Ortzaizeko herria ari da prestatzen, helduden larrazkenean, kabalkada baten eskaintzeko. « Plazatik at – Ortzaizeko kabalkada » da hautatu lema. Urzaiz elkartea muntatu da proietoaren bideratzeko duela urte bat. Geroztik zer urrats egin den, erraiten daukute elkarteko Xantxo LEKUNBERRI eta Maialen ZUBURU-k. Kabalkada buruilaren 20an eta 27an emana izanen da.