Peruko laborarien alde antzerkia D.Garaziko Vauban zine gelan

03/27/2019

Heldu den igandean eta ondokoan, martxoaren 31 eta apirilaren 7-an, Garazi Baigorriko sokorri katolikoak 2 antzerki emanaldi emanen ditu Donibane Garaziko Vauban zinegelan.

Aurten, Peruko laborarien laguntzeko izanen dira irabaziak.

Lekuko antzerkilariek dituzte Piarres Larzabal-en bi obra emanen. Bazuen bi urte ez zutela emanaldirik egin eta berriz bildu dira Jean Louis Negeloua taula zuzendariaren inguruan Peruko laborarien sustenguz.

Entzun dezagun lehenik Delphine Negeloua Sokorri katoliko kidea eta ondotik Jean paul Nikolorena antzerkilaria.