Pierre Hurmic, sortzez Baxe Nafartarra, da Bordaleko auzapez berria

2020-07-01

Pierre Hurmic sortzez Baxe Nafartarra da Bordaleko auzapez berria. Bazen 73 urte, eskuinak herri hauteskundeak lehen itzulitik eramaiten zituela. 2 itzuli izaiteak jada ustegabea sortu zuen. Eta ezkerreko hautagai berde batek irabaztea, oraino sorpresa haundiago bat izan da. Betiko ekologista, 1995az geroz, oposizioko kontseilaria izan da.

Bordaleko azken gune berdeak betonatu nahi dituzten bizitegi proiektu haundiak gelditzeko xedea du. Eta, Girondins futbol taldea, GACP Amerikar inbestitzaileen eskuetarik kendu nahi du. Frédéric Longuépée taldeko presidenteari, haren kargua utz dezan galdegiten dio Pierre Hurmicek. Business gutiago eta futbol gehiago goza dezaten sustengatzaileek