Plaza berri berria dute Arruta Xarrikotarrek

2021-01-06

Plaza berri berria dute Arruta Xarrikotarrek. Arrabotua berritzeaz gain gibeleko partean petankan jostatzeko gune bat ere egin dute. Eta autobus geldialdia berria eraiki latsagia baten estiloan, alde batean autobusa hartzeko eta bestean pilota ikusteko itzal edo aterpean.

Lanak direla eta herriko armarri berria sortu dute orain arte ez zegoena. Eta zizelkadura eder bat ere ezarria izan da AMOBAko haurrekin landua izan dena, iguzki ordulari bat delarik. Christian Guillemain auzapezak gehiago erran dauku.