Sagar eguna ospatuko da 3. aldikotz Ortzaizeko ofizialeen herrixkan, larunbatean

2019-09-26

Ortzaizeko Kaiku Borda tokiko ekoizpenen saltegiak du antolatzen. Euskal Herriko sagarrak eta bereziki beren jusak ezagutzeko eguna proposatzen du ibiakoitz huntan. Goizeko 11 ontaik goiti, sagar tinkatzea eta jastatzea proposatzen dute, Sagartzea elkarteko Gabriel Durruty kidearen argitasunek lagundurik. Sagarraren egun horren helburua da, behar bada aski ezagutzen ez ditugun zaporeak deskubritzea. Jean Michel Aizaguer, Kaiku Bordako ekoizlea Pantxikaren mikroan