sagardi baten bisita eta ikastaro bat xertatze tekniken ikasteko ostiralean

2018-02-07

Ostiral huntan Baigorriko Ingurumenarako ekimen zentro permanenteak, edo CPIE-k, antolatzen du sagardi baten bisita eta ikastaro bat xertaketa edo mentaketaren inguruan. Hori eginen da Alain Borda, ingurumenaren teknikalaria, eta Mattin Errecart ekoizlearen parte hartzearekin. Xehetasunak CPIEko Philippe Inarrarekin

 

Hitzordua hartua beraz ostiral goiz huntan 9ak terditan Azkarateko plazan ibilaldiarentzat. Aitzinetik eman izena 05 59 37 47 20ra deituz edo cpie.pays.basque@wanadoo.fr