Seaskako Batzorde Eragileak eta Azterketak Euskaraz! kolektiboaren elkarretaratze deia

01/13/2022

Seaskako Batzorde Eragileak eta Azterketak Euskaraz ! kolektiboak elkarretaratze batera deitzen du ostiral huntan, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Abenduaren 16an, Hezkuntza Ministerioko zirkularrak Baxoko frogak euskaraz aurkezteko aukera aurreikusten du bainan oraindik zehaztekoa da filosofiako froga eta bi berezitasunak euskaraz egiten ahalko dituzten. Brebetarentzat azterketak euskaraz egiten ahalko diren segurtamenik ere ez da momentuko.

Elkarretaratzeak eginen dira atseko 6ak30tan : Baionan, Euskararen Erakunde Publikoaren aitzinean, Kanbon Estatuko zerga etxearen aitzinean (Herriko etxe parean), Donapaleun, herriko etxearen aitzinean eta Donibane Lohizunen, « Halte Routière » autobus geltokian.

Elorri Faltxa: